XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hori omen zen funtsean, sozialista bezala, koperatibagile bezala eta sindikato-langile bezala nahi zutena.
Hori omen zen eguneroko borroka: industria kapitalistetan ez zegoen sozial zentzuzko lanbide eta erak lortzea; lehenago esan dudanez, ahal zenik eta justizia gehienez jantzia, baina batez ere kapitala gizonaren morroi bihurturik, ez bestalde.
ALFA aurrera zihoan, baina Toribio gero-ta kezkatuago zetorkigun egiten ari ziren artikuluaz eta, batez ere, merkatu haietan sartzeko behar izaten zen azpijanaren kaxkarkeria ikusirik.
Arras minduta, honela mintzatzen zaigu:
Ameriketako jendearen salerosgintzak Toribiori irakatsi zionez, honela edesten digute honekin batean ALFAren sortzaile eta langile trebe izanak diren jubilatu batzuek, zera, honela mintzatu ohi zela Toribio:
Esan beharra dugu Hego-Amerikaz ari zela batik bat.
Nola nahi dela ere, garbi ikusten da Toribio ez zela guziz pozik, gutiagorik ere, eskutartean zerabiltzen lanarekin.
Baina ez zen horretan gelditzen alfatarren zori-xarra.
Vallejo jaunak ziria sartu zien itxura zenez, edo-ta horrek omen zedukan erosle hark atzera jo zuela-ta, pistolagintza serietan antolatua izan ondoren, hilabete guttitan porrot egin-zorian abandonaturik gelditu ziren errebolber gordailu mardula bete beterik zutela.